Elkarrizketa

Ate irekiak eginen ditu BRT errugbi taldeak

Amezti.eus 2024ko maiatzaren 16a

Baztango BRT Menditarrak errugbi taldeak ate irekiak antolatu ditu maiatza osorako. Ostiral arratsaldetan, Lekarozko zelaian, errugbia probatzeko aukera izanen du interesa duenak. Maite Ibarra eskualdeko jokalariak Ultzama inguruko jendeari parte-hartzeko deia egin dio, bereziki emakumeei.

8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek 18:00etatik 19:00etara izanen dute ostiralero probatzeko aukera; gazteek, berriz, 18:30etik 20:00etara; senior neskek, 18:30etik 20:00etara; eta, senior mutilek, 19:30etik 21:00etara. Informazio gehiago eskuratzeko, telefono zenbaki bat jarri du taldeak: 608 716 885.