Imotz Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen barruan dago eta Sakanan ezartzen ari den Teknoadineko Landalan Auzozaintza proiektua aurkeztu dute bertan.
Helburua, adinekoen bakardade arriskua eta haren ondorioak murriztea da, beren etxeetan ahalik eta luzeen bizi daitezen, behar den bizi kalitatearekin. Horretarako, teknologia berrien laguntzarekin herritarren, udalen eta gizarte zerbitzuen elkarlana bultzatu nahi da. Izan ere, gizarte zerbitzuak indartzea da helburua, herritarrekin eta komunitatearekin duten harremana sendotuz.
Hain zuzen ere, auzozaintza abizena jarri diote proiektuari, eta asmoa, izena ematen duten herritarren artean, auzozaintzaile figura sortzea da. Hau da, interesa duen adineko pertsonak inguruko auzokide edo lagun bat izanen du bere ongizatearekin adi, eta, arrisku egoerarik identifikatuko balu, gizarte zerbitzuak abisatuko luke. Proiektu hau Zakan Sozial Nafarroako gizarte-ekimeneko kooperatiba garatzen ari da eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du, baita Europar Batasunak– Next Generation EU bidez ere. Etxalekun egin zen aurkezpenaren ondoren, interesa dutenekin, formakuntza saioak egiten hasiko dira.