Behin obra amitu eta makina eta ekipamendua instalatuta dagoela, maiatzaren 13an irekiko du Ultzamako udal gimnasioak. Larraintzarren eraiki da, udal igerilekuen eraikinari erantsita.
Ireki aurretik, ate irekiko saietako batera hurbiltzeko aukera izanen du gimnasioa ezagutu nahi duenak. Maiatzaren 8an, 11:00etatik 12:00ak bitartean eta 17:00etatik 18:00ak bitartean; eta, maiatzaren 11n, 11:00etatik 12:00ak bitartean izanen dira.
Gimnasioak nagusiki bi areto ditu, bat makinena, eta, bestea, ispilu handi bat duen talde jardueretarako eta makinarik gabeko ariketendako erabilera anitzeko gela. Igerilekuen instalazioari erantsita eta konektatuta, bertako aldagelak baliatuko dira. Gainera, igerilekuetarako sarrera egokitu da eta fisioterapia zerbitzua eskaintzeko areto bat ere egonen da.
Astelehenetik larunbatera 8:00etatik 22:00ak bitartean izanen da erabilgarri, giltza elektroniko bidez sartu ahalko da ordutegi horretan. Gimnasioaren urteko bonoaren prezioa 130 eurokoa da eta igerilekuen denboraldirako soilik izanen den bonoa 70 eurokoa. Prezioen, deskontuen eta erabilera arauen inguruko informazio guztia udalaren webgunean dago eskuragarri.