Duela 40 urte guraso talde batek euskarazko eredua hautatu zuen aurreneko aldiz, Larraintzarko ikastetxean. Eskualdeko Ezpela euskara talde berriak horiek omendu nahi ditu, eta, horretarako, ekitaldia antolatu du larunbatean, 12:00etan Larraintzarko bentan.
Omenaldiaz gain, solasaldia, gaur egungo gurasoen lekukotasunak, musika, bertsoak eta otamena izanen dira.
Ezpela euskara taldearen lehenengo ekimena izanen da. Berriki eskualdean sortu den taldea da, euskararen egoera larria salatzeko eta kontzientziazioan eragiteko asmoz. Gehiago jakiteko, Aitor Arangoa kideari Esan Erran irratian egin genion elkarrizketa duzue behean; eta, azkeneko Pulunpen, bi kideri egindako elkarrizketa ere.