Eraberrituko den solairua 50 urte baino gehiago dituen eraikinean dago. Eskualdeko zenbait udalerritik datozen ikasleak jasotzen ditu, Lanztik, Odietatik, Ultzamatik eta Ateztik; eta, baita DBH egitera Basaburutik datozenak ere.
Lanak erronka pedagogiko berriei egokitzeko eta hezkuntza-ingurune moderno eta funtzionala eskaintzeko asmoz eginen dira. Aipatu bezala, bigarren solairua da birmoldatuko dena eta fase berri honek jantokiko zaharberritze arrakastatsuari jarraitzen dio. Ikastetxearen plan estrategikoaren barruan egin zen hura, 2021ean.
Ultzamako Udalak, apirilaren 18an onartu zuen lanen lizitazioa, 332.463ko aurrekontuarekin. Gainera, 125.000 euroko diru laguntza jasoko du Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenari esker. Beste 60.000 euro jasotzea ere espero da, Departamentu horrek berak ateratako diru laguntza deialdi berri batera aurkeztu baita proiektua.
Obrak udan egitea da asmoa eta lizatazio iragarkia Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu da dagoeneko. Proposamenak bidaltzeko epea zabalik da.