Igande honetan hasiko da aurtengo Azoka Ibiltariaren edizioa, Arriben, Araitzen. Goizeko 11:00tatik 14:00ak arte izanen da azoka, eta eskualdeko elikagaiak eta artisauen produktuak eskuratzeko aukera izanen da bertan. Aurten, iaz bezala, lehen sektoreari lotutako egun berezi batekin batera izanen dira azokak. Arriberen kasuan, Artzainen Usadioei lotutako eguna antolatu dute: ardi kalparraren mozketa eta artiletik haria egiteko tailerra eginen dituzte.
Gure eskualdera ekainaren 30an iritsiko da azoka ibiltaria: Imozko Latasan, xenden egunarekin batera ospatuko da ekimena. Jautnsaratsen, berriz, azaroaren 3an izanen da, eta, kasu horretan, gaztainaren egunarekin batera ospatuko da.
Azokaz gain, tokiko ekoizleen katalogoa osatzeko lanean ari da Cederna Garalur elkartea. Guztira 26 ekoizle batu dira katalogora, eta apirilaren 25ean eginen dute lanaren aurkezpena Plazaola Partzuergoan, Lekunberrin.