Ekainaren 15ean ospatuko da Ultzamako kuadrillen eguna aurtengoan, eta iaz bezala, herri kirolak eginen dituzte goizean. Apirilaren 30a arte izanen da herri kiroletan izena emateko aukera. Ander Arbilla antolatzailea elkarrizketatu dugu gaurko saioan. Iazko antzeko probak izanen dira txapelketan, eta arrakasta errepikatzea espero dute bultzatzaileek.