Elkarrizketa

Gaztainadi zaharrak berreskuratzeko tailerra, ostiralean eta larunbatean

Amezti.eus 2024ko api. 11a, 11:00

Apirilaren 12an eta 13an gaztainadi zaharrak berreskuratzeko eta berriak landatzeko formakuntza izanen da Jauntsaratsen, Basaburuan. INTIAk emanen du ikastaroa, eta Cederna Garalurrekin eta Mendialdeko Elikadura Mahaiarekin elkarlanean antolatu du ekimena. Maite Astiz teknikaria elkarrizketatu du gu gaurko irratsaioan.

Ostiralean, arratsaldeko 16:30etatik 19:30ak arte izanen da lehen saioa, Apeztegiberriko dendan. Alde teorikoa landuko da lehen egunean: izurrite eta gaitzen kudeaketa, landaketa berriak, lurraren prestaketa, etab. Larunbatean, berriz, goizeko 9:30etatik 13:30ak arte izanen da saioa, hori ere Apeztegiberrin. Kasu honetna, alde praktikoa landuko dute: bakantzeak eta oinen aukeraketa eta eraberritzeko inausketa eta lepatzea, besteak beste.

Efrén Martín Martín izanen da gidaria, Caceresko gaztaina ekoizleen elkarte bateko kidea da bera. Gazteleraz izanen da formakuntza. Izen ematea apirilaren 10ean bukatu bazen ere, antolatzaileek nabarmendu dute oraindik tokia badagoela eta interesa duenak 948 01 30 58 telefonora deitu dezakeela.