Ultzamaldeko frontenis eta pilota goxoa txapelketetan izena emateko azken eguna

Amezti.eus 2024ko mar. 21a, 13:03
2023ko frontenis txapelketa, Olaguen

Ultzamaldeko III. emakumezkoen frontenis eta pilota goxoko txapelketak badatoz, eta, martxoaren 22an izanen da izena emateko azken eguna.

Bi txapelketetan izena emateko azken eguna martxoaren 22an da, ostiralarekin, eta lehenengo 10 bikoteak sartuko dira. Eta, bietan, lehenengo eta bigarren maila izanen da. 10 euroren truke, Ultzamaldeko gizarte zerbitzuen mankomunitateko webgunean apuntatu daiteke: https://ugzm.eus/es/activities

Bi txapelketetan apirilean eta maiatzan jokatuko dira partidak, emakumezkoen frontenis txapelketa Olagueko frontoian eta Ultzamaldeko pilota goxoko txapelketakoak, Auzan.

Bi txapelketetan lehenengo eta bigarren maila izanen dira. Txapelarekin, bietan ere, eskualdeko jatetxe batean bi pertsonendako otordua eramanen dute sari gisa, txapeldunek.

Ultzamaldeko kirol zerbitzuak, Nafarroako Gobernuak eta Auzako eta Olagueko kontzejuek babestu dute ekimena.