Korrikak irudi ederrak utzi ditu, gurean ere

Amezti.eus 2024ko martxoaren 20a

Asteartearekin, martxoaren 19an pasa da 23. Korrika guretik eta ehundaka herritar batu zaizkio. Hemen, bidali dizkiguten irudi ederrak.

Gasteiz iluntzean utzi eta Arabar Lautadatik Nafarroan sartu zen 4:30ean. Eta Sakana igaro ondoren, 10:00etatik gertu iritsi zen gure eskualdera, Imoztik. Latasa, Eraso, Etxaleku eta Oskoztik, Atetzera pasa zen. Han, Eritzegoitin hartu zuten lekukoa eta Odietan ere sartu-atera txiki bat egin zuen Gelbentzu pasatuz. Ondoren, Ultzaman barna ibili zen: Lizaso, Larraintzar eta Auza igaro zituen. Eta, Basaburuan amaitu zuen gure eskualdeko ibilbidea. Jauntsarastik Beruetera igo zen eta hortik Larraunera salto egin zuen 14:00ak inguruan.