Eraikineko solairu bakoitzak 300 metro baino gehiago ditu, baina, momentuz, beheko solairuan zentratuko da Udala, nahiz eta aurrera begira proiektu globalago baten baitan kokatu nahi duten guztia. Proiektua faseka joanen da, beraz, eta lehen fase honetan beheko solairua egokituko dute.
Udalak 200.000 euroko laguntza jaso du proiektua aurrera eraman ahal izateko. Beheko solairuan jubiloteka, eguneko zentroa, sukaldea eta jantokia eginen dituzte. "Hiru gune nagusi horiek izanen ditu beheko solairuak, baina gune bakoitza bere aldetik joan beharrean, horien arteko harremana eta lotura sustatzea ere bada gure asmoa", adierazi du Etxegiak.