Martxoaren 8a, eskualdeko aldarrikapenak eta ekimenak

Amezti.eus 2024ko mar. 6a, 10:29

Emakumearen nazioarteko eguna da ostiralean eta aste honetan eta hurrengoetan hainbat ekimen antolatu dira eskualde osoan.

Basaburuan, Bilgune Feministak Luzia Goñi kultur etxean biltzeko deialdia egin du. Azken urteetako eta azaroaren 30eko grebari jarraiki, zaintzaren aldeko aldarria eginez, "elkartu eta elkar zaindu" nahi dutela adierazi dute ohar batean. Eta, "gure bizitzekin negoziorik ez" lemapean elkartuko dira. Ostiralean, 19:00etan, Luzia Goñi kultur etxean.

Bestetik, Basandereok taldeak kartela zabaldu du urtero bezala, aurten, feminismoaren aurkako erresistentzia salatu nahi izan dute.

Bestetik, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun alorretik ere, udalekin batera, antolatu dituzte hainbat ekimen. Aurtengo leloa "matxismoa isilarazi" da.

Gainera, Nafarroako Berdintasun Teknikarien saretik bideoa ere zabaldu dute aurten, honetan ere, feminismoaren aurkako erresistentziaren aurreko kezka nabarmendu dute. Behean aurkituko duzue.