Abian da Errigorako udaberriko kanpaina

Amezti.eus 2024ko ots. 26a, 11:00

Eutsi gureari lemapean, otsailaren 25etik martxoaren 13ra bitartean martxan izanen da Errigorako udaberriko kanpaina. Kontserba desberdinak, arroza, pasta, fruitu lehorrak eta oliba olio eskaerak egin daitezke txanda honetan, eta antolatzaileek nabarmentzen dutenez, etxeko despentsa urte osorako betetzea da bultzatu nahi dutena. Haizea Lizarbe Nafarroako arduradunarekin hitz egin dugu gaurko irratsaioan.

Eskaerak online egin daitezke honezkero errigora.eus webgunearen bidez, baina, eskaerak egin ahal izateko telefono zenbaki bat ere jarri dute eskura: 848 87 12 23. Behin kanpaina bukatutakoan, banaketa osoa antolatuko dute;  maiatza aldean izanen da hori. Gure eskualdean, Jauntsaratsen eta Aizarotzen izanen dira banaketa puntuak.