2024/02/25 18:30

Proiekzioa

Neguko zinema: El gran dictador

Neguko zinema: El gran dictador
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Diktadore handia pelikulak bizargin judu xume baten istorioa kontatzen du, I. Mundu Gerran Tomaniako armadarendako borrokatu ondoren, gatazka amaitu eta urte batzuetara etxera itzultzen dena. Hegazkin istripu batek amnesiko utzi du bizargina, eta ez du ia ezer gogoratzen bere iraganeko bizitzaz. Ez du herrialdearen egungo egoera politikoa ezagutzen: Adenoid Hynkel, diktadore faxista eta arrazista, boterera iritsi da eta herri juduaren jazarpena hasi du, gobernatzen duen herrialdeak bizi duen krisi egoeraren erantzuletzat jotzen baitu.