Margaret Thatcher agintzen du eta Meatzarien Sindikatu Nazionalak (NUM) greba deitu du. Galesen meatzariak greba luzea eta gogorra gauzatzen ari dira. Hau dela eta, LGTBQ+ aktibistek diru bilketa egitea erabaki dute meatzariei laguntzeko asmoz. Hasieran, meatzariek ez dute onartu nahi, LGTBQ+ mugimenduarekin harreman esturik nahi ez dutelako. Aktibistak Galeseko herri txiki batera hurbilduko dira meatzariekin harreman zuzena izateko, eta, honek, haien arteko adiskidetasuna bultzatuko du.