Guraso talde batek bultzatutako egitasmoa da. Arratsaldez ere haurrak elkartzeko gune publiko bat nahi zuten, eta horrela eskatu diote Udalari. Honek Larraintzarko ikastetxeko gela bat eskainiko die horretarako, psikomotrizitate gela bat. "Arratsaldeetan non elkartu ez dute, etxeetan elkartu ohi dira, baina ezagunak direnen artean bakarrik izaten da horrelakoetan. Toki publiko bat nahi zuten horretarako, horrela, edozein familia ere animatzeko", azaldu digute udaletik. "Haurrak jolasteko, egoteko eta ezagutzeko toki bat; eta, aldi berean, familiak elkar ezagutzeko eta sare bat sortzeko txoko bat izatea da helburua".
Interesa dutenek otsailaren 6a bitartean (asteartea barne) izena eman behar dute ayuntamiento@ultzama.es helbide elektronikoan edo udaletxean bertan. Ondoren, bilera bat eginen da egutegia eta gelaren funtzionamendua zehazteko. Otsailaren 20tik aurrera zabaltzea da asmoa.