Errugbia probatzera animatu ditu Ibarrak eskualdeko neskak. 16 urtetik gorako edonorentzat ateak zabalik daudela nabarmendu du, eta aurretik inoiz errugbian jokatu gabekoei ere dei egin die. Izan ere, momentuz, badira aurretik jokatu izan dutenak baina baita lehen aldiz izena eman dutenak ere. Ostiraletan elkartzen dira Lekarotzen 18:30ean.