Nesken ekipoa osatu nahi du BRT Menditarrak errugbi taldeak

Amezti.eus 2024ko urt. 22a, 20:00

Neska taldea osatu nahi du BRT Menditarrakek eta Ultzamaldekoak ere bildu nahi ditu horretarako.

Lekarotzen biltzen dira, ortziralero, entrenatzeko, baina, oraindik ez dira nahikoa taldea osatzeko. Biltzen diren nesken artean badira Ultzamakoak eta eskualdekoak ere, baina gehiago animatzea nahiko lukete. Horretarako, ortziraletako entrenamenduetara hurbiltzeko deialdia zabaldu dute.

Hurrengo ikasturterako taldea osatu nahi dute. Biltzen direnen artean, esan digutenez: "Errugbian aitzinetik aritutakoak eta sekula aritu ez direnak daude. Eskualdeko hainbat neska goaz harat entrenatzera, giro oso ona dago eta errugbian adin, fisiko eta maila anitzetako jende guztiarentzat bada tokia". Beraz, interesa duena edo zalantzatan dagoena, probatzera animatzen dute.