Hemen da, berriz ere, Imozko eta Basaburuko kirol batzordeak antolatzen duen pala eta frontenis txapelketa. Ohikoa den bezala, bi modalitate horietan jokatuko da: emakumezkoendako frontenisa eta gizonendako paleta goma, azken hau hiru mailatan.
Izena emateko eta informazio guztia, webgunean duzue. Izena emateko epea urtarrilaren 15ean bukatu zen, hasiera batean, baina antolakuntzak aukera zabalik utzi du, gutxienez, bihar arte. Partidak urtarrilaren 26tik aitzin jokatuko dira, Latasako frontoian.
Gizonezkoen paleta gomako hirugarren maila kenduta, eskualdekoi bakarrik zuzenduta baitago kategoria hori, beste guztietan edonork eman dezake izena.