Zozketa mundialeko saridunak

Amezti.eus 2024ko urt. 10a, 18:40

121 sari banatu ziren igandean, Pulunpe eta Esan Erran irratiaren aldeko zozketa mundialean. Hemen duzue saridunen zerrenda.

Eskualdetik kanpo, Gernikara eta Lasarte-Oriara joan dira urrunen sariak. Hain zuzen ere, zerrietako bat joan zen Gernikara, beste sari batzuen artean.

Bestela, gehienak eskualdean gelditu dira. Baina, ohikoa den bezala, Nafarroako beste herri eta eskualde batzuetara ere bidali ditugu. Atarrabiara, Iruñera, Irurtzunera, Altsasura, Mendillorri eta Otsagabiara ere, eta baita Artaxoara ere! 

Zozketaren irudia diren zerrien kasuan, Lizason eta Burutainen gelditu ziren lehenengo biak. Ondoren, Gernikara, Irurtzunera, Huartera, Elizondora ere bidali genituen batzuk. Eta Zenotzen eta Odietako Latasan ere gelditu ziren zerrietako bi.

Osotara 121 sari banatu genituen, bi ordu t'erdi iraun zuen irrati zuzeneko zozketan. Behean aurkituko dituzue saridunen zerrendak, zenbakika bilatzeko edo herrika bilatzeko.