20 bat ikasle zeramatzan Larraintzarko ikastetxera autobusak, goizeko 08:45 aldean errepidetik atera denean. NA-4161 errepideko 2,2. kilometroan izan da sustoa, Iraizotz eta Larraintzar artean. Ez da inor zauritu, dena den, eta suhiltzaileak eta Foru Polizia lekura hurbildu arren, azkenean, bizilagun baten traktorearekin lortu dute autobusa bazterretik ateratzea.

Datozen orduetan elur mailak behera egitea espero da, beraz, arreta handiz gidatzeko eskatu diete herritarrei.