zozketa mundiala

121 sari banatu genituen igandeko Zozketa Mundialean

Amezti.eus 2024ko urt. 8a, 11:00

Pulunpeko Zozketa Mundiala izan genuen igandean Esan Erraneko estudioetan, zuzen-zuzenean. Guztira, 121 sari banatu genituen, tartean 10 txerri gizen eta beste hainbeste axuri. Arratsaldeko saio bereziak eman zuenaren laburpen bat entzun dugu gaurko irratsaioan. Saridunen zerrenda osatzen ari gara eta datozen egunetan argitaratuko dugu.

Eskerrik asko txartelak saltzen aritu zareten guztiei eta atzoko laguntzaile taldeari, eta zorionak irabazleei!