Pulunpeko zozketa mundiala, gaur, 16:00etatik aitzin

Amezti.eus 2024ko urt. 7a, 12:50

Pulunperen eta Esan Erran irratiaren aldeko zozketa mundiala izanen da gaur. Zuzenean entzuteko aukera duzue, 16:00etatik aurrera, 107.9an FM-an edo https://amezti.eus/irratia/zuzenekoa estekan.

125 sari baino gehiago banatuko dira, tartean, bi lagunentzako asteburuko hiru bidaia, Elgorriagako bainuetxean hiru egonaldi, bi egonaldi landetxetan, 18 bazkari eta afari bikoitz, gaztak eta saskittoak, eta, noski, sari preziatuenak: hamar zerri gizen eta hamar axuri.

Esan Erran irratian dena prestatzen ari dira, zozketarako. 16:00etatik aurrera Esan Erran irratian zozketaren zuzeneko erretransmisioa hasiko da.

Eskerrik asko lagundu duten enpresa eta norbanakoei. Baita txartelak erosi duten herritarrei ere. Zorte on!!