Pulunpeko Zozketa Mundiala, ilbeltzaren 7an

Amezti.eus 2023ko abe. 26a, 09:59

Eguberriak pasatu berriak. Urteberri eta Erregek ere badatozkigu denon pozerako. Urte
guzian txintxoa izan bazara erregaluak hartuko zenituen edo hartuko dituzu, egon seguru.
Eta jai guzi horiek pasa ondoren, ilbeltzaren zazpian hain juxtu, Zozketa Mundiala
dugu, urtero bezala.

Urtero bezala, bai; aurten ere erregaloz beterik dator gure Zozketa, 122 erregalo baino
gehiagorekin. Beraz, badakizue, porta zaitezte Ametzarekin ongi eta erosi txartelak. Pulunpe,
Esan Erran Irratia eta Amezti.eus-ekin gu ere saiatuko gara datorren urtean, beti bezala edo
hobeki, gauzak txukun eta ongi antolatzen, denen gusturako kontu eta historiak kontatzen,
gureak, hemengoak batez ere.


Gure ostatuak
Zozketa jende askoren lan eta eskuzabaltasunari esker da. Ezin atzendu herrietako
saltzaileak, antolaketan aritzen diren lagunak eta enpresa eta ostatuak. Den-denei mila esker!.
Baina horrela, orokorrean gauzak esanez, ez baitugu behar bezala eskertzen oraingoan,
bazkariak doan ematen zituzten ostatuak aipatu nahi ditugu:


Ultzama
Ultzamako benta.
Iraizozko ostatua
Orgi ostatua
Larraintzarko ostatua.
Eltzaburuko Ostatua


Lantz
Lanzko ostatua


Basaburua
Orokietako ostatua
Aizarozko ostatua
Berueteko ostatua
Udabeko benta


Atetz
Izarpe kanpina