N-121 errepidean ordu erdiko mozketa egin zuten Arraizko bizilagunek eta udal ordezkariek pasa zen ostiralean, Arraizko Bentetan. Aurreko astean kamioi batek istripua izan zuen, eta herriko balkoi bat jo zuen beste batek duela gutxi. Urteak dira trafikoa desbideratzeko saihesbidea eskatzen ari direla herritarrak protesta ekimen desberdinen bidez. Joxe Mari Ibarra elkarrizketatu dugu gaurko saioan ostiraleko ekimenaren inguruan.