Pablo Aldaz eta Jon Patxi Okiñena, Nafarroako eskuz banakako txapeldunak

Amezti.eus 2023ko abe. 15a, 13:21

Ultzamako Buruzgain taldeko pilotariak kadete eta gazte kategoriako Nafarroako txapelketan garaile suertatu dira.

Ultzamako frontoiak hartu zuen Nafarroako kadete eta gazte eskuz banakako finalak, larunbatean.

Bi kategoriatako lehenengo eta bigarren mailako finalak izan ziren; eta, Buruzgain taldeko bi kideak lehenengo mailetakoetan izan ziren. Izan eta irabazi, Auzako Pablo Aldazek kadete kategorian; eta, Etxalekuko Jon Patxi Okiñenak gazte kategorian lortu zuen txapela. Aldaz Larraungo taldeko Nazabalen kontra gailendu zen; eta, Okiñena Oberenako Rekalderen kontra.

Bestetik, Aitor Paternain entrenadoreak azaldu digunez, asteburu ederra izan dute Buruzgaingo neskak ere. Zelai Sarrateak kadete mailako binakako txapelduna izan da, Agoitzen.

Bukatzeko, Gartzaronen ere pilota izan da protagonista, asteburuan. Basaburuko eta Imozko pilota goxoko finalak hartu dituzte. Hauek izan dira emaitzak: