Greba feminista orokorra, eskualdean

Amezti.eus 2023ko aza. 29a, 21:19

Greba feminista orokorra deitu du bihar, azaroaren 30ean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Oihanzabal eskola, Jauntsaratsen, izanen da eskualdeko egoitza.

 

00:00etan amantalak balkoietan eskegiz eta kazerolada batekin emanen diote hasiera grebari eskualdean. 8:30etatik aurrera eskola zabalik izanen da greba eginen duten guztiondako eta zaintza beharrak dituztenendako. 

10:45ean auto karabana eginen da Irurtzuneraino, Matxaineraino, 12:00etan bertako mobilizazioetara batzeko. Ondoren bazkaria eginen da eskolan eta kontzentrazioa, 16:30ean. Bukatzeko, 18:00etan, Iruñeko manifestaziora batuko dira. Antoniutitik aterako da mobilizazioa. 

Zaintza eskubide kolektiboaren aldeko greba orokorra da hau, gizonezkoek ere deitu dituzte batu daitezen. Eta zaintza sistema publiko bat aldarrikatuko dute. 

Landa eremuan abereen zaintzak ere duen garrantziaz ohartuta, greba egin ezin duten horiei amantala balkoian jartzeko eskatu die greba komiteak, greba babesten dela adierazteko.