Cederna Garalur landa garapen elkarteko Amaiur Unzueta teknikariak aurtengo Mendialdeko Azoka Ibiltariaren balorazioa egin digu Esan Erranen. Orokorrean, antolatzaileak eta ekoizleak balorazio positiboa egin dutela adierazi digu, eta herri batetik bestera aldatzen bada ere, oro har, erosteko ohiturak gora egin du azken urteotan.