Moby Dick antzezlana izanen da ostiralean, Larraintzarko Bentan

Amezti.eus 2023ko aza. 16a, 11:00

Ostiral honetan, Moby Dick antzezlana izanen da Larraintzarko Bentan, arratsaldeko 19:00etan. Xabier Artieda da antzezlan honetako aktorea, eta elkarrizketa egin diogu gaurko irratsaioan. Euskarabidetik bultzatzen den Gora Gora Fest jaialdearen egitarauaren parte da Larraintzarko antzerkia.

"Ismael irla batetara iristen da eta marinela izan nahi du. Itsasontzi batean sartzen da, baleontzi batean, eta badoa abentura bila. Kapitaina, ordea, obsesionatua dago bale txuri baten bila, Moby Dick izeneko balearen bila. Umorea ere badu antzezlanak, eta familia osoari zuzenduta dago", azaldu digu antzezleak.

Erlazionatuak

Moby Dick antzezlana

Amezti.eus 2023 aza 14 Ultzama