Elkarrizketa

Azaroaren 30eko greba feminista orokorra prestatzen ari dira eskualdean

Amezti.eus 2023ko aza. 14a, 12:00

Euskal Herriko Mugimendu Feministako kide da Aiora Epelde aizaroztarra, eta eskualdeko azaroaren 30eko grebako batzordeko kide ere bai. Greba Feminista Orokorra dago deitua azaroaren 30erako, eta honen inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu. Grebako aldarrikapenen eta eskualdean antolatuko denaren inguruan aritu gara berarekin.