Elkarrizketa

'Gozamenez Kutxa' tailerra eginen dute larunbatean Larraintzarren

Amezti.eus 2023ko aza. 13a, 11:00

20 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta, larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etan, sexualitatearen inguruko tailerra eginen da Larraintzarko Zentro Zibikoan. 'Gozamenez Kutxa' izena du ekimenak, eta lagunartean sexualitateaz hitz egiteko aukera ematea da tailerraren helburua. Itsaso Bakedano sexologoa elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan, tailerraren nondik norakoak jakiteko. Azaroaren 14ean bukatuko da izena emateko epea.