Azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako prestatzen

Amezti.eus 2023ko urr. 27a, 16:29
2019ko martxoaren 8ko greba feminista

Gaur, propaganda egiteko hitzordua, Aizarotzen, 18:00etan. Eta, igande goizean, Latasatik, auto karabana.

Azaroaren 30eko greba feminista orokorraren deialdiaren ondoren emakume talde bat bildu da eskualdean. Bilerak egin dituzte, eta, greba hurbil dugunean, herritarrak aktibatu nahi dituzte.

Horretarako, gaur, 18:00etan, pankartak eta propaganda prestatu eta egiteko hitzordua jarri dute. Basaburuko kultur etxean, Aizarotzen. Igande goizean, 9:00etan izanen da hitzordua, Latasako autobus geltokian. Auto karabana eginen dute eskualdean zehar.

Emakumeendako* hitzorduak dira horiek. Baina, gainera, azaroaren 3an, batzar mistoa deitu dute. 18:00etatik 20:00ak bitartean izanen da Basaburuko kultur etxean, Aizarotzen.

Zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzeko greba feminista orokorra deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Aurreko greba feministak ez bezala, orokorra da, eta, beraz, gizonak ere deituak dira borrokara batzeko.