Larunbatean, Esan Erraneko urteurren pesta

Amezti.eus 2023ko urr. 20a, 13:48

Esan Erran irratiaren 25. urteurreneko pesta eguna izanen da larunbat honetan, Eritzegoitin (Atetz). Irratitik urte guzti hauetan pasatu den jendearekin, kolaboratzaileekin nahiz entzuleekin behar bezala ospatzeko, egin osoko egitaraua prestatu dugu. Animatu zaitezte, eta hurbildu irratiaren festara!

Hau da larunbaterako prestatu dugun egitaraua. ADI! Kartelean goizean puzgarriak egonen direla jartzen badu ere, arratsaldean egonen dira puzgarriak. Goizean, haurrendako herri kirol tailerra egonen da, dena den.

12:30ean, Herri Kirol erakustaldia Kañamarestarren eskutik, eta haurrendako herri kirol tailerrak

13:30ean, mutxikoak eta dantza herrikoiak eskualdeko musikarien eskutik

14:30ean, bazkaria

Bazkalondoan, bingo musikatua

Arratsaldean, haurrendako puzgarriak

18:30ean, LA JODEDERA taldearen kontzertua

Ondoren, DJ Hannibal Selecter

Gauean, afaltzeko hanburgesak eginen dituzte Imozko lagunek

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/ZeI/Esan_Erran_urteurren_pesta.jpg