Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Nerea Ibarzabal izan genituen Santurben, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariek lagunduta, bertso saio musikatua izan baitzen. Egun eguzkitsua izan zen urriaren 7koa, gainera, Odietako Santurbe baselizaren paraje ederrean, eta 100 herritar baino gehiago bildu zituen saioak.
25. urteurrena ospatzeko saioaren irudiak jasotzeko, ETBko Hitzetik Hortzerako kamarak ere etorri ziren. Eta, bertan hartutakoak asteburu honetako telebista saioan botako dituzte. Larunbatean, ETB1-en, 21:00etan izanen dugu ikusgai; eta, igandean, errepikapena.
Gainera, Itxaso Paya sortzaile algortarra elkarrizketatuko dute aste honetako Hitzetik Hortzeran. Eta, Odietatako bertso musikatuekin batera, Lazkaoko eta Iurretako jaialdiak izango dira larunbatean 21:00etan ETB1en.