Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak sare sozial berriak ditu

Amezti.eus 2023ko urr. 20a, 09:49

Facebookeko orri berri bat eta Instagram kontua zabaldu dute. Mankomunitatearen jardueren berri izateko, jarraitu itzazue.

Zabaldu duten oharran adierazi dutenez: "jarduerei, jakinarazpen garrantzitsuei, agendari eta beste hainbat gairi buruko informazioa zabalduko dugu". Eta, helburua, komunikatzeko bide berriak erabiltzea da, "zuzenak eta hurbilekoak", eta, horrela, ahalik eta herritar gehiagori iristeko.

Oharra eta informazio gehiago, mankomunitatearen webgunean.

Haien Facebooka: https://www.facebook.com/ultzamaldeakogzmmssb

Eta, Instagrama: https://www.instagram.com/ultzamaldeakogzmmssb/