Gaur hasiko da Basaburuko pilota goxoko txapelketa

Amezti.eus 2023ko urr. 20a, 10:00

Basaburua eta Imozko kirol batzordeak antolatzen dute urtero, eta iritsi da honezkero. Gartzaronen eta Igoan jokatuko dira partidak.

30 bikotek eman dute izena: zortzi bikotek lehenengo mailan, hamalauk bigarren mailan eta beste zortzik hirugarren mailan. Lehenengo eta hirugarren mailan lau bikotek osatutako bi talde eginen dira; eta, bigarrenean, talde bat bost bikotekoa eta lauko bi talde.

Gaur hasiko dira partidak, 18:00etatik aurrera, Gartzaronen. Lehenengo mailan bi partida: Iñigo Gurrea eta Miguel Lazkoz, Xabier Aizpurua eta Josu Iruritaren kontra; eta, Ander Arbilla eta Eloy García, Aritz López de Zubiria, Jon Gorritiren kontra. Ondoren, bigarren mailan, Unai Marin eta Mikel Baleztena, Jesus Jimenez eta Cristian Vazquezen aurka jokatuko dira. Gainera, bihar arratsaldean eta igande goizean partida gehiago izanen dira. Hemen ikusi dezakezue egutegia osorik:

https://basaburua-imotz.gune.app/kirolak/txapelketak/egutegia

Esan bezala, Gartzaronen eta Igoan jokatuko dira. Gartzaronen ostiral eta larunbat arratsaldetan; eta, Igoan, larunbat arratsaldetan. Igandeak atzeratutako partidendako baliatu nahi dituzte.

Basaburuan pilotak ez du etenik. Izan ere, Gartzarongo pilota txapelketa ez da oraindik bukatu. Asteburu honetan finalaurrekoak izanen dira eta urriaren 28an maila guztietako finalak eta sari banaketa.