Hitzordu garrantzitsua bihurtu da Ultzamakoa, Ultzamako Udalak eta Parke Mikologikoak antolatutakoa, eta badator Onddoaren Eguna. Hamabigarrena dugu honezkero.
Erakusketa, baimenen salmenta, ludoteka eta sarien zozketa izanen da aurten ere.
Sari zozketa aipatu dugu. Izan ere, aurten ere, ostatuetan onddo pintxoak dastatzeak sariak irabaztea ekarri ditzake. Hiru probatuz, gutxienez, zozketan sartzeko aukera dago. Gogoratu ostatuetan zigilua eskatu behar duzuela.