Zaintza sistema iraultzeko aldarria

Amezti.eus 2023ko urr. 16a, 09:59

Landa emakumearen nazioarteko egunean, zaintza sistema iraultzeko aldarria egin du Basandereok taldeak.

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta, horregatik, komunikatua zabaldu du Basaburuko Basandereok talde feministak. Basaburuko hainbat datu zabaldu dituzte eta zaintza sistema iraultzeko deia egin.

2021eko datuak dira Basandereok taldeak zabaldutakoak. Zaintzarekin zerikusia duten datuak dira eta baita ekonomikoak ere, eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala ikusi daiteke bertan.

Zaintza ardurak oraindik ere emakumeek hartu behar izaten dutela salatu du taldeak eta horrek sortzen duen arrakala ekonomikoa. Horregatik, zaintza sistema iraultzeko, azaroaren 30eko grebara batzeko deia ere egin du.

Bestetik, Anuen eta Lantzen, irteeraldia egin zuten atzo. Asteburuan, larunbatarekin, egun osoko egitaraua antolatu dute Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunarengatik.