Ostatuak, berriz zabalik

Amezti.eus 2023ko urr. 10a, 12:42
Beuntzako ostatua

Itxitako hainbat ostatu berriz zabaldu dituzte. Bihar Beuntzakoak irekiko ditu ateak, eta, Lanzkoa ere martxan da berriz.

Egun osoko egitaraua antolatu dute Beuntzako ostatuan, irekiera ospatzeko. Bihar, urriaren 11n, izanen da inaugurazioa:

Gogor hasiko dira Beuntzan; izan ere, igandean Mendialdeko azken azoka ibiltaria izanen da bertan.

Cederna Garalur garapen agentziak, Plazolarekin, habelarterekin eta mendialdeko udalekin batera antolatutako azoka da hau. Araitzen, Larraunen, Goizuetan, Lekunberrin, Imotzen, Basaburuan, Areson, Leitzan eta Atetzen egiten da, urtero. Ohi bezala, Atetzen bukatuko da, igande honetan, aurtengo edizioa ere.

Ostatuetara itzuliz, bihar zabalduko du Beuntzakoak, esan bezala. Baina, pasa den astetik ateak zabalik ditu berriz, Lanzkoak. Pello Etxeberriak uda aurretik utzi zuen, 22 urtez kudeatu ondoren eta sekulako hutsunea utziz. Zorionez, hutsune hori betetzeko asmotan, Gipuzkoatik eta Kataluniatik etorritako bikote batek hartu du orain. Katalunian ostalaritzan ere aritutakoak dira.

Gainera, ekainetik Latasako Biltegia ere berriz da abian. Eta, poliki-poliki, bazkariak eta edariak eskaintzeaz gain, ekimen kulturalak ere ekarri dituzte. Peru Galbete eta Su; eta, Oskar Estangaren pasa den asteetako kontzertuen ondoren, DJ-a izanen dute asteazken honetan.