1.,2. eta 3. mailetan eman daiteke izena, guztietan jokatuko da pilota goxoarekin. Maila bakoitzean 12 bikotek eman dezakete izena, gehienez.
Gaur zabaldu da izena emateko epea, urriaren 9ra arte; eta, txapelketa, urriaren 20an hasiko da. Partidak ostiraletan eta larunbatetan jokatuko dira, arratsaldeetan, Gartzarongo frontoian. Arazorik izanez gero, Basaburuko beste frontoiren batetan edo Latasakoan izanen dira.
Izena emateko, internet bidez eta telefonoz: 699 385 699 (Oier) eta 655 510 018 (Alex).
Informazio guztia: https://basaburua-imotz.gune.app/kirolak/txapelketak/pilota-goxua