elkarrizketa

AEKn izena emateko aukera zabala eskualdean

Amezti.eus 2023ko ira. 27a, 10:34

Eskualdeko AEK euskaltegietako arduraduna den Beatriz Buldain elkarrizketatu dugu gaurko saioan. Larraintzarren eta Eritzegoitin emanen dituzte klaseak aurtengo ikasturtean.

Hasierako maila emanen dute Larraintzarren, astelehen eta ostegunetan 16:00etatik 18:30era, eta C1/EGA maila astean bitan, goizez. Oraindik eguna eta ordua zehazteke dute.

Eritzegoitiren kasuan, berriz, B1 eta B2 mailak emanen dituzte. Astean bitan izanen dira klaseak, arratsaldez, 18:00etatik 20:30era bitartean.

Azken urteetan bezala, mintzakide taldeak ere martxan jarriko dituzte aurtengoan. Euskaraz mintzatzeko gune informalak bultzatzeko.

Momentuz martxan diren taldeak horiek badira ere, euskaltegitik jakinarazi dutenez, talde gehiago sortzeko aukera ere badago, eta izena emateko ateak oraindik zabalik dituztela nabarmendu dute. Informazio gehiagorako, 948 60 47 04 edo 636 973 923 telefonoak jarri dituzte.

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/Wiv/Ultzamaldeko_AEK.jpeg