2023/09/29 19:00

Proiekzioa

Ostiral kulturalak: Karpeta urdinak dokumentala

Ostiral kulturalak: Karpeta urdinak dokumentala
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Anderrek susmatzen du, beste askok bezala, aitak komisarian tortura jasan zuela. Bere susmoa argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak -Bake eta Bizikidetza Planaren barruan- egindako “1960tik 2014ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua” ezagutuko du. Ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin, proiektuan parte hartu zuten mediku, psiokologo, psikiatra eta abokatuen eskutik tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezalako kontzeptuetan sakonduko du, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz. Zuzendaria hurbilduko zaigu Larraintzarrera.