Orgiko IV. ipuin-kontalari jaialdia hasi da

Amezti.eus 2023ko ira. 18a, 10:07

Udaren bukaerarekin, kultur eta musika jaialdien ondoren, ipuin-kontalari jaialdiaren txanda heldu da. Urriaren erdialdera arte iraungo du.

Orgiko ipuin-kontalari jaialdiaren laugarren edizioa da hau eta larunbatean hasi zen. Urriaren 14a bitartean zazpi ipuin-kontalari pasako dira: lau euskaraz, hiru gazteleraz eta beste hiru ingeleraz. Gainera, Ene Kantak, Porrotx eta Marimotots eta Goazenen karaokea ere izanen dira.

Ipuin-kontalariak larunbat eta igande eguerdian izanen dira, 12:00etan, eta, ikuskizunak, 17:00etan. Sarreren prezioa eta informazio guztia, baita sarrerak erosteko aukera ere, granjaescuelaulzama.com webgunean.