Larraintzartik Iraizotza doan errepidea, moztuta

Amezti.eus 2023ko ira. 12a, 19:12
Errepide mozketa adierazteko kartela prest dute, oraindik ez dute moztu

Zubia konpontzen ari dira, atzo, irailaren 12an, hasi ziren lanak, eta, gaurtik, irailaren 13tik, bidea moztuko dute, langileen segurtasunarengatik.

Lanek bi aste iraungo dutela aurreikusita dago eta langileen segurtasuna bermatzeko, errepidea moztuko dute bihartik aurrera. Hain zuzen ere NA-4161ean, NA-411 errepidearekin gurutzatzen denetik Larraintzar ikastetxearaino doan bideaz ari gara.

Egitura horren egoerak gainetik igarotzen ziren ibilgailuen pisua mugatzera behartu zuen, baina konponketak iraun bitartean ibilgailuen zirkulazioa moztera behartuko du, oinezkoen joan-etorria ahalbidetuz, konponketa-lanei eragin diezaieketen bibrazioak saihesteko eta azpian dauden langileak arriskuan ez jartzeko.

Trafikoa desbideratzeko, NA-411 errepidetik jarraitu beharko da, Lizaso pasatu eta NA-4230 errepidearen bidegurutzeraino. Udaletxea, frontoia, zentro zibikoa eta eskola dauden zonaldera joateko, beraz, errepide hori hartu, NA-4230, Orgi basoa eta Aitonaren bidegurutzea atzean utzi, eta NA-4161 errepidearekin gurutzatu arte, Iraizotzen, handik itzuli beharko da.