PULUNPE: BEDERATZIGARREN ARGAZKI LEHIAKETA. 2023

Amezti.eus 2023ko ira. 12a, 11:06

Pulunpe aldizkariak argazki lehiaketa antolatu du beste behin ere. Urriaren 20ra bitartean zabaldu du epea, argazkiak bidaltzeko. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak.

1.-Pulunpek argazki lehiaketa bat antolatu du aurtengo ekitaldirako.

 

2.-Lehiakideak: Bertan bizi den edozeinek hartu dezake parte. Bertan bizi izatea erran nahi du hemengo edozein udaletan erroldatua egon behar duela gutxienez joan den urte batean (Udalerriak: Anue, Atetz, Basaburua, Imotz, Lantz, Odieta eta Ultzama)

 

3.-Gaia: Lehiaketara aurkeztuko diren argazkiak eskualde honekin lotura zuzena izan beharko dute eta gai hauek hartuko dira kontutan: festa, lana, kirola, ibilaldi, edozein motako jarduera …(pasaia besterik ez duten originalik ez da onartuko)

4.-Sariak

1. saria: 300 €

2. saria: 200 €

3. saria: 100 €

 

5.-Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bi fotografia aurkez ditzake.

 

6.-Lanak, saritu gabeak eta jatorrizkoak behar dute izan.

 

7.-EPEA.-Lanak aurkezteko epea urriaren 20an bukatuko da.

 

8.-Aurkezteko modua:

Argazki bakoitza gutunazal handi batean aurkeztuko da. Gutunazalean, argazkiaren izenburua jarriko da eta bere barnean, beste bi sobre txiki sartuko dira, guztietan kanpoko aldean argazkiaren izenburua jarri behar delarik. Lehengo sobre txikian, 1 zenbakidunean, CD batean argazkia. Bigarrenean, 2 zenbakidunean lehiakidearen izen-deiturak, posta elektronikoa eta telefonoa.

 

9.-Nora igorri edo non utzi:

-Ultzamaldea: Larraintzarko Bentan.

-Basaburua: Jauntsarasko Apeztegiberrian, edo

-Posta bidez: Esan Erran Irratia, Udaletxea, bigarren estaia. C.P. 31866

 

10.-Formatua: librea izanen da, hau da, argazkiak koloretan edo txuri-beltzean igorri daitezke.

 

11.-Neurria: Argazkiak A5 neurrikoak izanen dira, hau da 148 mm x 210 mm.koak.

 

12.-Epai-mahia.

Epai-mahaia bost laugunez osatua izanen da. Pulunpeko langile batez eta Ametzak izendatutako beste lau lagunez.

 

13.-Argazkiak kontu handiz zainduko dira. Hala ere, Pulunpek ez du bere gain hartuko sor daitezkeen hondatzeak.

 

14.-Pulunpe izanen da saritu argazkien jabe eta beren eskubide guziena.

 

15.-Lan sarituak Pulunpek argitaratuko ditu.

 

16.- Saritu gabeko lanak ere Pulunpek bere aldizkarian ateratzeko eskubide osoa izanen du.

 

17.-Lehiaketan parte hartzeak bere oinarrien onartzea suposatzen du. Gainera, hauek aldatu litezke aurretik antolatzaileak hala erabakirik.

 

 

Jauntsarats, 2023ko abuztuaren 31a.