Komunitate energetikoak, zer dira?

Amezti.eus 2023ko ira. 19a, 11:20

Komunitate energetikoak zer diren eta dakartzaten onurak azaltzeko hitzaldiak izanen dira eskualdean. Ostegunean, Larraintzarren.

Zer da Energia Berriztagarrien Komunitate (EBK) bat? Erantzuna jakiteko hitzaldietara gerturatzea izanen da hoberena. Baina, komunitate batek osatzen duen entitate juridiko bat izanen litzateke eta bere helburu nagusia: komunitatea berarentzako energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak sustatzea. Besteak beste, ekimen interesgarria dira energia kontsumoa eta faktura murrizteko balio dezaketelako.

Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba den Goinerren esku hainbat hitzaldi antolatu dira eskualdean. Atetzen eta Imotzen izan dira, honezkero. Eta, aste honetan, Larraintzarren izanen da hitzordua. Ostegunean, zentro zibikoan, 19:00etan. Eta, azkena Jauntsaratsen izanen da. Ikusi egutegia:

Energia komunitateen inguruan informazio gehiago duzue, gainera, Goienerren webgunean: https://energiakomunitateak.goiener.eus/