Irurtzungo kultur etxean izanen da ikastaroaren lehenengo saioa, irailaren 7an, ostegunarekin. Alde teorikoa landuko dute bertan, hau da, gaztainondoaren ingurunea, ekoizpen-oinarriak, lurzoruaren erabilera, landare-materiala eta ureztatzea.
Ondoren, irailaren 11n, astelehenarekin, alde praktikoa izanen da, Basaburuan. Kimuen aukeraketa eta adar begiko txertaketa ikasiko dituzte, batez ere. Jauntsaratsen, Apeztegiberriko dendan, topatu eta hortik abiatuko da.
Bi saioak Efrén Martín Martínen esku izanen dira. Bera Caceres-Las Villuercaseko Gaztaina ekoizleen Elkarteko nekazari ingeniaria da. Eta, biak, 16:00etatik 20:00ak bitartean.
Izen ematea doakoa da, baina beranduenez irailaren 5ean egin daiteke. Dei bidez 948 01 30 58 telefonoan edo internet bidez.