Lan babestuko proiektua hasi da

Amezti.eus 2023ko uzt. 8a, 10:00

2023ko lan babestua hasi da gure eskualdean. Hiru hilabetez, lau pertsona eginen dute lan proiektuan.

Lau pertsona kontratatu dituzte lan babestuko programan aritzeko, bi emakume eta bi gizon. Monitore batek gidatuta, hiru hilabetez eginen dute lan eskualdeko hainbat azpiegitura hobetzeko eta zaharberritzeko.

Orain arte desbrozaketa lanak egin dituzte, batez ere: Olaguen, Aritzun, Leazkuen, Itsason, Jauntsaratsen, Igoan, Eguaratsen, Zigandan, Aroztegin, Lantzen eta Odietako herri gehienetan.

Lan horietaz aparte, egiten ari diren hainbat lan berezi aipatzekoak dira. Esate baterako, iturria berreskuratzen ari dira Gerendiainen.

Eta, Arraratsen, iturriari teilatua jartzeko lanetan ari dira.

Lan babestutako programa Europar Batasunaren Gizarte Funtsen bitartez eta Nafarroako Gobernuak finantzatutakoa da. Helburua, pertsonak lan-merkatura eta gizarte-sistemara sartzea da.

2023 ko LAN BABESTUAN  orain arte egindako lanak

ANUE
OLAGUE:  herria garbitu, frontoiak garbitu, Frontoiaren inguruko sasiak garbitu eta desbrozatu. 
ARITZU: Hilerria desbrozatu eta herria garbitu.
LEAZKUE: Hilerrria desbrozatu eta herria garbitu.
ETULAIN: Frontoiaren inguruko berdegunea desbrozatu.

ULTZAMA
Udalerako hainbat lan egin dituzte. Bideetan sasiak moztu, belar guneak moztu, Iraizozko poligonoaren garbiketa, poligonoko bankuak margotu, mendian egurrak kendu. Larraintzarko igerilekuen garbiketa. 
ILARREGI: Herria eta iturriak garbitu.
IRAIZOTZ: Gazte lokala margotu.
GERENDIAIN: Iturria berreskuratu eta eraiki. 

BASABURUA
Udalerako lanak eta desbrozeak hainbat bidexkatan.
JAUNTSARATS: Eskola, osasun etxea, polikiroldegiako inguruak desbrozatu.
IGOA: Hilerria desbrozatu eta herria garbitu
ITSASO: Pisten desbrozea, Ermitaren ingurua desbrozatu.
ARRARATS: Iturriari teilatua jartzeko lanetan ari dira. 

ATETZ
Kultur eskola garbitu
ERITZEGOITI: Ur depositoan eta bidexketan desbrozeak.
EGUARATS: Herria garbitu, desbrozeak bidexketan.
BEUNTZA: Herria garbitu eta garbitegia.
ZIGANDA: Desbrozeak bidexketan.
AROSTEGI: Desbrozeak.

LANTZ
Hilerria eta aparkalekua desbrozatu eta herria garbitu.  
Herriko etxearen garbiketa. Idazkaritza. 

ODIETA
Herrietako hilerriak desbrozatu (Ostiz, Latasa, Ziaurritz, Erripa,Gelbentzu, Anotzibar). Udal inguruko belardia desbrozatu, Anotzibarreko Juandaran desbrozatu, Ziaurritzen zuhaitzen ingurua desbrozatu eta garbitu.