Jolasak eta tailerrak euskaraz, Ultzamako igerilekuan

Amezti.eus 2023ko uzt. 6a, 13:18

Bost urtetik gorako umeei zuzenduta daude eta asteazken arratsaldeetan izanen dira.

Uztailaren 19an eta 26an; eta, abuztuaren 2an eta 9an izanen dira; asteazkenarekin, 16:30etatik 18:30ak arte. Eta, bost urtetik gorako umeei zuzenduta daude.

Ultzamako udalaren euskara zerbitzutik antolatutako tailerrak dira eta izena emateko 948 305 134 telefonora deitu daiteke edo igerilekuetako sarreran ere apuntatu daiteke.