Bihar hasiko da Gartzarongo pilota txapelketa

Amezti.eus 2023ko eka. 30a, 13:00

Bihar hasiko da Gartzarongo pilota txapelketa, urriaren 28ra bitartean.

Bihar, uztailaren 1ean, hasiko da Gartzarongo XXXVIII. pilota txapelketa.

Toki Alai Elkarteak antolatuta, 220 bikotek eman dute izena. Beraz, etengabe handitzen doan txapelketa bihurtu da Gartzarongoa, izan ere, pasa den edizioan baino bost bikote gehiago dira. Izurriteko urteak kenduta, izen ematean muga jarri behar izan baitzitzaion, urtero parte hartu dute pilotari gehiago.

Sei mailatan arituko dira Urriaren 28ra arte. Lehenengo partidak asteburu honetan izanen dira, Gartzarondik kanpo: Latasan eta Aizarotzen.